2007/11/24

Aurkezpenean azaldu nuen bezala, blog honetan, eskolan gertatzen diren gauzeei buruzko informazio zabal bat eskeini nahi dizuet. Horretarako hainbat gai aukeratu ditut, hala nola: bullying-a, drogak, etorkinak....

Bullying-arekin
hastea erabaki dut eta horretara jakin beharreko oinarrizko gauzak adierazi nahi dizkizuet.


Gaur egun, eskola gehienetan bullying kasuak daudela ikus daiteke. Gero eta gehiago daude, gehien bat DBHn eta beste hainbat ere gertatzen dira lehen hezkuntzan. Bullying-a tratu txar fisiko edo psikologikoari deitzen zaio, ume batek beste batengandik edo beste batzuengandik jasotzen duena. Erasotzaileak krudelki portatzen dira biktimarekin eta hauen helburua biktima beldurtzea edo menderatzea da, baina beste kasu batzuetan erasotzaileek jotzeko beharra daukate eta horregatik hartzen dituzte jarrera hauek.

Lau motatako bullying-a dago: fisikoari dagokionez, ostikoak, bultzadak, objektuekin erasoak, etab. egiten direnak bereziki. Kasu gehiago ematen dira lehen hezkuntzan DBHn baino. Egoera psikologikoari dagokionez, biktimaren autoestima suntsitzen saiatzen dira eta bere beldurra handitzen dute kasu gehienetan. Hitzen bitartez, berriz, biktimari “izengoitiak” jartzen dizkiote eta iraindu egiten dute, besteen aurrean lotsagarri utzi eta bere akats fisikoak denen aurrean esanez. Hau da gehien gertatzen den bullying mota. Azkenik,bullying soziala deitutakoa dago, non erasotzaileek biktima besteengandik aldendu nahi duten.


http://jinetajan.mundua.com/2007/04/20/bullying-a/

2007/11/07

BloG HoNeKiN lOrTu NaHi DuDaNa

Gizarte hezkuntza ikasten ari naizenetik, gizartean gertatzen diren gauzetan arreta gehiago jartzen dut eta esan dezaket gauza askori ez diegula atentzio nahikoa eskeintzen eta ezta ere beharrezko garrantzia ematen.

Blog honekin, irakurleak eskolako errealitatea obeto ezagutzea gustatuko litzaidake gauza asko ez baitira guk uste dugun bezalako polittak. Honek ez du esan nahi gure inguruan gertatzen diren beste arazoak garrantzi gutxiagokoak direla, ez orixe! Baina hainbeste gauza daude gizartean atentzioa falta dutenak, ezin diedala beharrezko garrantzia eman blog batean.

beraz, zuen gustokoa izango delakoan.... murgil gaitez mundu honen atal batean..

"eskolako arazoak" ia ba, has gaitezen.

NiRe BuRuArEn AuRkEzPeNa


Oihane Gomez San Martin naiz, gizarte hezkuntza ikasten ari den ikasle bat. 19 urte ditut eta Eibarren bizi naiz.

Betidanik interesatu izan zaizkitk gizartean ondo ez zihoazten gauzak eta naiz eta mundua konponduko ez dudala jakin, lagundu egingo dudala pentsatzeak bakarrik, poztu egiten nau.

Bukatzeko esango zut ez naizela pertsona berekoia konsideratzen beti baitnago beste bati laguntzeko prest. Baliteke hau izatea gizarte hezkuntza ikasketa aukeratzera eraman ninduen arrazoi printzipala.