2007/11/24

Aurkezpenean azaldu nuen bezala, blog honetan, eskolan gertatzen diren gauzeei buruzko informazio zabal bat eskeini nahi dizuet. Horretarako hainbat gai aukeratu ditut, hala nola: bullying-a, drogak, etorkinak....

Bullying-arekin
hastea erabaki dut eta horretara jakin beharreko oinarrizko gauzak adierazi nahi dizkizuet.


Gaur egun, eskola gehienetan bullying kasuak daudela ikus daiteke. Gero eta gehiago daude, gehien bat DBHn eta beste hainbat ere gertatzen dira lehen hezkuntzan. Bullying-a tratu txar fisiko edo psikologikoari deitzen zaio, ume batek beste batengandik edo beste batzuengandik jasotzen duena. Erasotzaileak krudelki portatzen dira biktimarekin eta hauen helburua biktima beldurtzea edo menderatzea da, baina beste kasu batzuetan erasotzaileek jotzeko beharra daukate eta horregatik hartzen dituzte jarrera hauek.

Lau motatako bullying-a dago: fisikoari dagokionez, ostikoak, bultzadak, objektuekin erasoak, etab. egiten direnak bereziki. Kasu gehiago ematen dira lehen hezkuntzan DBHn baino. Egoera psikologikoari dagokionez, biktimaren autoestima suntsitzen saiatzen dira eta bere beldurra handitzen dute kasu gehienetan. Hitzen bitartez, berriz, biktimari “izengoitiak” jartzen dizkiote eta iraindu egiten dute, besteen aurrean lotsagarri utzi eta bere akats fisikoak denen aurrean esanez. Hau da gehien gertatzen den bullying mota. Azkenik,bullying soziala deitutakoa dago, non erasotzaileek biktima besteengandik aldendu nahi duten.


http://jinetajan.mundua.com/2007/04/20/bullying-a/

No hay comentarios: