Mostrando entradas con la etiqueta drogak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta drogak. Mostrar todas las entradas

2007/12/30

Drogak kontsumitzearen kontrako kanpainak

Orain dela bi aste hitz egin genuen gai honi buruz klasean; pertsona bati buruan zerbait finkatzea erreza den edo ez eztabaidatu genuen ain zuzen ere.

Gehiengo kanpaina hauen helburua, denok dakigu indibiduoa drogen mundutik askatzea dela, baina benetan garrantzitsuena, kanpaina hauek pertsonarengan eragina duten edo ez da. Hemen, drogen aurka dihoazten kanpainak erakutsi nahi dizkizuet. Ez dakit benetan jendearen pentsatzeko era aldatuko duten edo ez, baina batzuetan, gaizki bideratutako bideak dituen ondoriak erakustean, jendearen jarrera aldatu daiteke.

Hemen usten dizkizuet kanpaina batzuk, eguneratzen joango naiz berriak aurkitzen baditut, ala ere, gehiago esagutzen badituzue, jarri web orrialdea eta aipatuko ditut. Eskerrikasko

- Canabis, hay trenes que es mejor no coger
- A tope sin drogas
- Cocaina
- Drogak
- Una educacion adecuada es necesaria
- No juegues con drogas
- Drogas, hay trenes que es mejor no coger
- Sida


Esan beharra dago, egiten diren kanpaina guztiak ez direla mota honetakoa. Drogak promozionatzeko kanpainak ere egiten dira. Adibide batzuk jartzen dizkizuet hemen behean.

- Fortuna (tabaco de liar)

2007/12/08

Bitxikeri bat bezala, honako test hau lagatzen dizuet,

Drogak kontsumitzen dituzten ikasleen gurasoei dago zuzendua

Droga tipologia

Ahaztu baino lehen, interesgarrienak iruditzen zaizkidan droga desberdinen definizioa eta ikasle baten irakas-prozesuan edota bizitza pertsonalean dituzten eraginak aipatzea ezinbestekoa iruditzen zait jente asko ez baita arazo honetaz kontziente. Hala ere, informazio gehiago interesatzen bazaizue, hemen usten dizkizuet droga mota guztiak.


Depresoras Estimulantes Alucinojenas
Alcohol Cocaína LSD
Opiáceos (Heroína, Morfina, etc.) Anfetaminas Psilocibina
Benzodiacepinas Nicotina Peyote
Barbitúricos Xantinas (Cafeína, Teína, etc.) Drogas de síntesis
Cannabis y derivados

Inhalantes




Tabakoa: Nikotina Nikotiana Tabacum eta NIcotiana Rustika tabako landareetan dagoen alkaloidea da. Tabakoa droga bizigarria da eta kantitate nahikoa hartuz gero propietate aluzinagarriak izan ditzake (tabako puruaz hitz egiten badugu, ez industrialari buruz). Enpresa handiek tabakoarekin egiten duten prozesu kimikoak eragiten du milioika pertsonek erretzen duten " produktua" tabakoa bera baino kaltegarriagoa izatea.Nikotinak adikzioa sortzeko botere handia eta eragin oso azkarra du, zigarro baten zupada bat barrura sartu eta 20 segundutara iristen da odolera biriketatik.

Alkohola: Etanola edo etil alkohola giro epelean egindako prozesuaren bidez lortzen den substantzia depresorea da. Graduazio maila askotako edarietan aurki genezake. Droga honen eraginak, guztiekin gertatzen den bezala, dosiaren, tolerantziaren, adinaren, pisuaren eta bestelako aldagaien araberakoa da baina ondorioetan 3 fase bereiz daitezke:
1- Neurrizko dosia: Segurtasun sentsazioa, euforia eta barre egiteko erraztasuna, erreflexu eta erreakzionatzeko ahalmenak txikiagoak direlarik.
2- Erdiko dosia: Ikusmena desitxuratzen da eta ibiltzeko, hitz egiteko... zailtasunak antzematen dira. Jarrera erasotzailea eta agresiboa sortu ahal dituelarik.
3- gehiegizko dosia: kontzientzia eta erreflexuak galtzen dira.

Heroina: Morfinatik lortzen da eta kontsumitzen dutenek menpekotasun izugarria iza n ohi dute. Heroinak antidepresibo bezala jokatzen du honegatik kontsumitu eta jarraian euforia izaten da sentitzen dena, diotenez, 1.000 orgasmoren baliokidetza berbera du, hortik etorriko da probatzen dutenen menpekotasuna ustez.
Heroina nahiko gaizki ikusita dago gaur egungo gizartean eta beti lotu izan da IHESA-rekin. IHESA egun pairatu daitekeen gaixotasunik latzenetakoa da nire ustez, ezin baita sendatu, efektuak atzeratzeko botikak badaude baina ez dago botika sendagilerik. IHESA, xiringaren bitartez edo harreman sexualak izaten kontagiatu daiteke.

kafeina: Kafearen hazitik eta tearen hostoetatik ateratzen den alkaloidea, eragin bizigarria duena. Nerbio sistemari eragiten dio batez ere; lorik eza eta urduritasuna sortzen du, eta bihotzaren erritmoa bizkortzen, baina ez da toxikoa. Aspirina, kodeina edo fenazetinarekin batera hartuta analgesikoa da. Diuretiko gisa erabiltzen da, giltzurrunetako odol hodiak zabaltzen dituelako, eta burukomin mota batzuk kentzeko gaitasuna ere badu.

Kannabisa: kanabis landareak 70 substantzia psikoaktiboinguru ditu, horiek cannabionoideak dira. Horietatik hiruk eragiten dute erabakigarriki psikoaktibotasun indizean. THCa da osagai psikoaktibo nagusia, CBNak psikoaktibotasun txikiagoa eta eragin lasaigarriagoa ditu, eta CBDak, antza denez, THCaren eragina blokeatzen du. Haxixa pasta okrea/ marroia da, hainbat tonu eta egiturakoa aurki dezakegu kalitatearen araberakoa baita hau, eta landarearen errtxina galkatuz lortzen da hau. Ustez haxixa, marihuana baino psikoaktiboagoa da, baina kalean saltzen den haxixaren kalitate eskasa dela eta alderantzizkoa gertatzen da gehienetan.
Kannabisak efektu amets-eragileak ditu, baina hauek asko aldatzen dira faktore desberdinen arabera: purutasuna, izaera, kontsumitzailea,...Eta agertzen diren eragin fisikoak hurrengoak dira: giharrak alsaitzea, ahoa lehortzea, begi gorriak, takikardia zenbait pertsonengan,...Bestalde, poza edo tristura senti daitezke, irri eza, apalankatzea, paranoiak,...

Kokaina: kokaina konposatu organiko kristalinoa da ( C17, H12, N04), zuria, gehienetan kristalinoa eta zapore mingotsa du. Koka hostoaren alkaloide nagusia da. Hauts eginda hartzen ohi da, gehienetan kristalizatua. Esnifatuta hartzen da, eta injektatuta ere bai. kokaina bizigarria denez, nerbio sistema zentralean eragiten du eta eraginak iraun egiten du. Indarra, euforia,.. eragiten du eta begiko niniak dilatatzen ditu eta bihotza eta arnaasketa bizkortzen. Edateko eta erretzeko gogoa handitzen du dosiaren arabera baina ez ordea komunikatzeko gogoa. Dosi handiak hartuz gero, agresibitatea eta paranoiak sor daitezke, eta jarrera autista eta kontrolatzaileak. Droga hau kontsumitu ondoren suminkortasuna, logalea, nekea, jateko gogoa galtzea,etab sortzen ditu.

Anfetamina: Anfetamina mota desberdinak daude baina gehien erabilitako anfetamina sulfato edo speeda da. Bizigarri indartsua hau feniletilaminen familikoa da. kolore zuriko eta usainik gabeko hauts zuri moduan agertzen da eta kimika usain handia du. Oso gutxitan pasta marroiaren moduan aurkitzen da, marrak egiteko ezinezkoa, eta ahotik hartzen da. Bizigarri indartsu honek gosea eta logalea zorrozki gutxitzen ditu, eta nekea eta akidura sintomak ezkutatzen, euforia eta hitz jarioko egoerak erraztuz eta kontzentrazioa gaitasuna handituz. Txisean antzematen da hartu eta 2 eta 4 egun bitartean. Masailezurrean mugimenduak, giharren zurruntasuna ezatsegina, aho lehorra eta egarria,... sortzen ditu.

Sintesi Drogak (Extasia, pirulak, MDMA): Extasiaren osagai aktiboa MDMA da, feniletilaminen familikoa. MDMArekin esperientzia bat izateko bataz besteko dosia 1mg/norberaren pisuaren kg-ko, kontuan harturik eraginak desberdinak direla pisuaren, adinaren eta sexuaren arabera. Gehienetan konprimituetan agertzen da. Dosi ertaina hartu ondoren, MDMAren bidez lortutako esperientziak 4 eta 6 ordu bitartean irauten du, eta dosi gehigarriak hartuz gero luzatu egiten da. Bere ezaugarririk bereziena emozio- sentsazioak handitzea da eta ondoko hauek sortzen ditu: besteenganako enpatia handiagoa, autoestima handitzea, zoriona, ukimen eta soinuekiko sentikortasun handiagoa,... Beste substantzia batzuekin hartzen bada, eraginak aldatu egingo dira substantziaren arabera.


Hemen usten dizkizuet drogei buruz oso interesgarriak iruditzen zaizkidan bi bideo. Zuen gustokoak direlakoan...



Nahiz eta beste hizkuntza batean izan, mezua nahiko argi dagoela uste dut




Azkenengo bideo honen inguruan hausnartzera animatzen zaituztet.

Nik ez daukat batzuk duten gaitasuna azterketetako materiala ziztu bizian ikasteko eta esan dezaket azterketa bizperan berandurarte ikasten egotea asko kostatzen zaidala. Hala ere, inoiz ez zait burutik pasa metodo hau erabiltzea. Onurak ekarri baino, zorigaitza ekartzen duela uste dut.

Normal ikusten dut azterketa bizperan denborarik ez duzula ikusita eta materiala ez dakizula, urduri jartzea eta soluzio bat aurkitzen saiatzea. "Jendeak egiten badu eta nahiz eta ondorio sekundarioak izan merezi badu, nik ere egin dezaket " pentsatzen duzu baina hau ez da soluzioa.

Hasiera batean probatu egiten duzu eta ondorioak pairatzen ez dituzunez, jarraitu egiten duzu baña denborarekin tolerantzia, depresioak... agertzen dira baimendutako dosia baino gehiago hartzen hasten zarelako. Dosi normalak jada ez dizu eraginik egiten. Momentu honetan ez zara kontziente mundu honetatik askatzea denborarekin ezinezkoa egingo zaizula beraz nahiz eta hau betiko historia dela jakin

"ekintza burutu baino lehenago arriskuak aurreikusi amaieran ustekaberik ez izateko"