Ikasle baten eskola integrazioan dauden beharrizanakGizarte hezitzaile bat bezala,
etorkinen beharrizanetaz arduratu behar naiz ez baita izaten gauza bakar bateko kontua. Haur etorkin batek, beharrizan asko ditu batez ere toki berri batera iristen denean. Testu honetan, ikasle etorkinari sortzen zaizkion beharrizanez gain, integrazio prozesuan ere sortzen zaizkionak aipatu nahi ditut eta hauek guregan duten eragina. Honetaz gain, hauei aurre egiteko aukerak eta moduak azaltzen saiatuko naiz.
- Haurrak hemengo kultura ezagutzeko beharra dauka: ikasle etorkinak jatorrizko kultura bat dauka eta oso zaila egingo zaio hemengo kulturara moldatzea. Beraz, aukera eta denbora eman behar diogu hemengo kultura bere identitatean integratzen joateko. Honetarako, ez du bere identitatea aldatu behar, bakarrik beste bat ezagutu eta horrela berea aberastu.
- Euren kultura eta hizkuntza baloratu behar dugu: ikasleak, bere kultura eta hizkuntza baloratu eta errespetatzen ditugula sentitu behar du, honela, bere autoestimua igotzen lagunduko diogu. Honetarako, berak dakiena azaltzen utzi behar diogu; bere kultura, hizkuntza... honela, berak gure kultura errazago errespetatuko baitu.
- Hemengo hizkuntza ikasteko beharra dauka: batzuek ez dute jakingo ez euskara ezta gaztelania ere eta beste batzuek berriz, gaztelania jakingo dute. Denek izango dute euskara ikasteko beharra eta hori dela eta, zein hizkuntza erabili, noiz, non... erabakitzen erakutsi diogu.
- Ikasle etorkinen integrazioa zaindu behar dugu: haurra ez da bazterturik sentitu behar eta honetarako komenigarria da ikaslea etorri baino lehen, taldekideekin emango diogun harreraz hitzegitea. Denborarekin, ikasleen arteko desberdintasunen eraginagatik sortu ahal daitezkeen arazoak ere konpontzen saiatu beharko gara denen iritzia kontutan hartuz.
- Ikaste prozesua jarraitu beharra daukagu: haur etorkinak, ahalik eta gaitasun gehienak erritmo egoki batean (bere denbora errespetatuz) gara ditzan ahalegindu behar gara. Ondorioz, bere prozesua arretaz zaindu behar dugu eta laguntza eman behar duen guztietan.
- Kulturarteko hezkuntza irakatsi behar dugu: ikasle guztiei eskaini eta ulerrarazi behar diegu kultuaniztasunak aberastu egiten gaituela eta honetarako, curriculumean ekintza egokiak jarri beharko ditugu kultura ezberdinak ezagutzeko eta baloratzeko.