Bere paper hezitzailea betetzen ez duten gurasoak
Interesgarria iruditzen zait jakitea gurasoak nola jokatzen duten beraien seme-alabekin honek eragin zuzena baitu beraiek eskolarekikiko duten jarrera eta portaeran.
3. Seme-alaben lagunak diren gurasoak. Kasu hauetan, ez dute heziketa on batek eskatzen duen disziplina ezartzen, hau da, ez dute aholkuak, aginduak... ematen. Oso jarrera normala izaten da bananduta dauden gurasoen artean. Babesleak eta erosleak izaten dira eta denbora gutxi eskeintzen diote beraien behar eta nahiei pertsona helduak bezala konsideratzen baitituzte. Haur hauek, beraien buruarekiko eta gurasoekiko oso exijenteak bilakatzen dira gurasoak beraien lagunen artean kontrola mantentzen dutela dirudielako indartsuak, autoestima altukoak, harroak.. azaltzen baitira baina eskolako lanetan ez dituzte beraien seme-alabak laguntzen.
4. Babesle eta erosleak. Beraien seme-alabek beraien kabuz erabakiak har dezaten usten die "yo, a su edad hacia lo mismo" esaldiarekin justifikatuz. Ez dute disziplina jasotzen eta ez diete mugak ipintzen. Edozer ekintza burutzeagatik zoriontsen dituzte, grazia guztiei barre egiten diete, apeta asko ordaintzen dizkiete eta nahi dutena aukeratzeko askatasuna ematen diete. Beraien seme-alaben lagunak dira eta beraien garapenean zerbait gaizki badoa, eskolari botatzen diote errua. Denborarekin haur hauek harroak, lotsagabeak, diktatzaileak.. bilakatzen dira eta nagusien aginduetaz paso egiten dute. Nahiz eta beraien lana kurtsoa zehar nahiko aldakorra eta eskasa izaten, ez dute errepikatzen.
5. Sufritzen duten babesleak. Edonola eta era arduratsuan sahiesten dute beraien seme-alaben istripuak (fisikoak eta psikologikoak). Beraien lagunak izaten dira nahiz eta nahi dituzten kapritxo guztiak ez erosi. "burbila" baten barruan bizi dira beraien gurasoen babesaren laguntzaz eta oso sentikorrak dira aldeketei. Asko kostatzen zaie jendearekin komunikatzea, autoestima baxua daukate eta askotan depresioak izaten dituzte.
6. Beraien artean desautorizatzen diren bananduak. Ezkontza banantzearen ondoren, seme-alaben hezkuntzaren inguruko desadostasunak handitu egiten dira. Familia hauetako haurrak, egoera honetaz apobetxatu egiten dira gurasoak nahi dituzten erara manipulatzeko eta horrela nahi dutena lortzeko. Aurreko bi guraso moten antzera, babesle, erosle eta seme-alaben lagunak izaten dira. Haurrek ez dute etxean laguntzen edo bestela gauzak eskatzen dituzte hau egitearen truke. "Ez" bat jasotzen badute erantzun bezala, desafio edo ekinaldi batekin saiaten dira. Orokorrean arduragabe, lotsagabe, ikasketetan aldakorra eta kurtsoa errepikatzeko arrisku handiko nerabeei buruz hitz egiten ari gara.
7. Guraso desegituratuak. Familia desestrukutatuetan, ohikoak izaten dira nahi ez diren umeak edukitzea, alkoholismoa, tratu txarrak, drogomenpekotasuna, neglijentzia, banaketa, dibortsio bortitzak... Batzuetan, nahiz eta gurasoak elkarrekin bizi, seme-alabei eman behar zaien hezkuntzarekin desadostaunean egoten dira. Ez diete disziplinatzen, ez dute haurra motibatzen eta txarragoa dena, ez dute maitatzen. Gurasoak, seme alabek ikasketetan gutxiegi bat ateratzen dutenean, eskolara joatzen dira kexatzera. Askotan maitasun falta opariekin estaltzen saiatzen dira. Azken finean, umeak nahigabetuak, agresiboak, ausartak, probokagarriak, aurpegihandiak eta berekoiak izaten bukatzen dute. Besteen aurrean familian inoiz eduki ez duten protagonismoa irabazten ahalegntzen dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario